Markos 12:5-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Beste bat ere bidali zien geroago, eta hil egin zuten. Ondoren, beste asko, eta batzuk jo eta besteak hil egin zituzten.

6. Bazuen oraindik beste norbait, bere seme maitea; eta huraxe bidali zien azkena, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”.

7. Nekazariek, ordea, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk!”

8. Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota zuten.

9. «Zer egingo ote du mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko.

10. Ez al duzue irakurri Liburu Santuetako hura: «Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da.

11. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?»

12. Lege-maisu eta zaharrak Jesus atxilotu nahian zebiltzan, ongi jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina, jendearen beldurrez, utzi eta alde egin zuten.

13. Gero, fariseu eta Herodesen alderdiko batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz.

Markos 12