Lukas 9:49-58 Elizen Arteko Biblia (EAB)

49. Orduan, Joanek esan zion:—Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.

50. Baina Jesusek erantzun:—Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde baitago.

51. Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek.

52. Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko.

53. Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta.

54. Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?»

55. Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien.

56. Gero, beste herri batera joan ziren.

57. Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi:—Noranahi jarraituko dizut.

58. Jesusek esan zion:—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.

Lukas 9