12. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin.
13. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik».
14. Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!»
15. Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion.
16. Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da».
17. Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri.
18. Kontatu zioten hau guztia Joani bere ikasleek, eta hark, ikasleetariko biri deiturik,