5. Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».
6. Hori entzutean, gizon hura galilearra al zen galdetu zuen Pilatok.
7. Eta, Herodesen eskumenekoa zela jakinik, hari bidali zion, Jerusalemen baitzen egun haietan.
8. Biziki poztu zen Herodes Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere espero zuen.
9. Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek ez zion hitzik erantzun.
10. Bitartean, han ari ziren apaizburu eta lege-maisuak salatu eta salatu.