Lukas 17:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli

16. eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.

17. Jesusek esan zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak?

18. Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?»

19. Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».

20. Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien:—Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko.

21. Ezin esango da: «Hona hemen» edo «Hara han»; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean baitago jadanik.

Lukas 17