1. Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala».
2. Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue:«Aita,agertu santu zeure izena,etorrarazi zeure erregetza;
3. emaguzu egunean eguneko ogia,
4. eta barkatu gure bekatuak,guk ere zor diguten guztieibarkatzen baitiegu,eta ez utzi gu tentaldian erortzen».
5. Gero, esan zien: «Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta;
6. lagun bat etorri zaidak bidaian eta ez zeukaat ezer eskaintzeko”.
7. Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”.