Lukas 10:40-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion:—Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.

41. Jaunak, ordea, erantzun zion:—Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri;

42. baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko.

Lukas 10