24. baita gezur-zinez zuritu nahi izan duen zernahi bidegabekeria ere. Gainera, bosteko bat gehiago ordainduko dio Jaunari, bere errua aitortu bezain laster.
25. Ahari akats gabea eramango dio apaizari Jaunarentzat ordain-opari gisa, beste ordain-oparietarako erabilien baliokoa.
26. Apaizak haren alde barkamen-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean eta barkatua izango du bekatua, edozein dela ere errudun bihurtu duen bekatua».