Lebitarrena 5:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Norbaitek, ikusiz nahiz entzutez lekuko izan eta, zinpean aitormen egitera deitua izan delarik, dakiena aitortzen ez badu, bekatu egiten du eta errudun bihurtzen.

2. «Zerbait kutsatua ukitzen duena, hala nola basabere nahiz etxabere kutsatu baten edo piztiaren baten sarraskia, konturatu gabe izanda ere, kutsatu bihurtzen da eta errudun.

3. «Kutsaturik dagoen pertsona ukitzen duena, nolanahikoa dela kutsadura, konturatu gabe izanda ere, errudun bihurtzen da.

4. «Jendeak ohi duen bezala, honetaz eta hartaz zin-hitza arinkeriaz ematen duena, mesederako nahiz kalterako izan, eta konturatu gabe izanda ere, errudun bihurtzen da konturatzean.

5. «Kasu horietako batean errudun bihurtu denak bere bekatua aitortuko du,

6. eta artaldeko eme bat, ardia nahiz ahuntza, eramango dio Jaunari bekatuaren barkamen-oparitzat. Eta apaizak pertsona horren bekatuaren barkamen-ohikunea egingo du.

7. «Ardia edo ahuntza erosteko ahalbiderik ez duenak, bi usapal edo bi usakume eramango dizkio Jaunari egin duen bekatuaren ordain, bata barkamen-oparirako eta bestea erre-oparirako.

8. Apaizari eramango dizkio. Apaizak barkamen-oparitzat eskaini beharrekoa aurkeztuko du lehenbizi; burua moztuko dio lepo-hezur ondotik, baina erabat erauzi gabe;

Lebitarrena 5