Lebitarrena 3:10-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,

11. erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da.

12. «Eskaintzekoa ahuntza bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du,

13. eta, eskua buruan e+zarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.

14. Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: heste inguru eta gaineko gantza,

15. giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,

Lebitarrena 3