1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2. «Esan israeldarrei: Norbaitek pertsona bat Jaunari eskaintzeko botoa egin badu, diru-kopuru bat emanez ere bete dezake bere botoa.
3. Prezioa ezartzeko, honako baliokidetza hauek erabiliko dira:«Pertsona hogei urtetik hirurogei artekoa bada, gizonezkoarentzat berrogeita hamar zilarrezko txanpon, santutegiko dirutan,
4. eta emakumearentzat hogeita hamar txanpon.
5. «Bost urtetik hogei artekoa bada, mutilarentzat hogei txanpon, eta neskarentzat hamar.
6. «Hilabetetik bost urte artekoa bada, mutikoarentzat bost txanpon, eta neskatoarentzat hiru.
7. «Hirurogei urtetik gorakoa bada, gizonezkoarentzat hamabost txanpon, eta emakumearentzat hamar.