Lebitarrena 18:5-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. «Gorde, beraz, nire lege eta erabakiak: bizia ematen diote betetzen dituenari. Neu naiz Jauna.

6. «Ez du inork bere odoleko emakumerekin sexu-harremanik izango. Neu naiz Jauna.

7. «Ez duzu zeure amarekin sexu-harremanik izango, zeure ama baita: aita eta ama, biak desohoratuko zenituzke.

8. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emazte batekin: aita desohoratuko zenuke.

Lebitarrena 18