Lebitarrena 18:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure bilobarekin, semearen nahiz alabaren alabarekin: zeure burua desohoratuko zenuke.

11. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emaztearen alabarekin: zure aitarengandik sortua da, eta arreba duzu.

12. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren arrebarekin: zure aitaren odol berekoa da.

13. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure amaren ahizparekin: zure amaren odol berekoa da.

14. «Ez duzu zeure aitaren anaia desohoratuko, beronen emaztearekin sexu-harremanak izanez: zeure izeba duzu.

15. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure errainarekin, zure semearen emaztea baita.

16. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure koinatarekin: zeure anaia desohoratuko zenuke.

17. «Ez duzu sexu-harremanik izango aldi berean emakume batekin eta beronen alaba edo bilobarekin —emakumearen semearen nahiz alabaren alabarekin—, haren odol berekoak baitira: itsuskeria izango litzateke.

Lebitarrena 18