Lebitarrena 16:5-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. «Israeldarren elkarteagandik bi aker hartuko ditu barkamen-oparirako eta ahari bat erre-oparirako.

6. Aaronek bere barkamen-opariko zekorra eskainiko du lehenbizi eta bere eta etxekoen aldeko barkamen-ohikunea egingo.

7. Gero, bi akerrak harturik, Jaunaren aurrean ipiniko ditu, elkarketa-etxolaren sarreran.

8. Aaronek zotz egingo du zein aker izango den Jaunarentzat eta zein Azazelentzat erabakitzeko.

9. Bata, zorteak Jaunarentzat aukeratua, aurkeztu eta barkamen-oparitzat eskainiko du.

10. Bestea, zorteak Azazelentzat aukeratua, bizirik ipiniko du Jaunaren aurrean, haren gain barkamen-ohikunea egiteko; gero, Azazeli bidaliko dio basamortura.

11. «Aaronek bere barkamen-opariko zekorra aurkeztuko du eta hil, bere eta etxekoen aldeko barkamen-ohikunea eginez.

12. Jaunaren aurrean dagoen aldareko ikatz goriz errautsontzia betez eta bi eskutada intsentsu-hauts usaintsu hartuz, errezelaz barrualdera eramango ditu.

13. Jaunaren aurrean, intsentsua ikatz gorietara botako du; intsentsuaren keak itun-agiriaren gaineko estalkia estaliko du, eta Aaron ez da hilko.

Lebitarrena 16