Lebitarrena 16:30-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. egun horretan egingo baita zuen aldeko barkamen-ohikunea, garbi zaitezten; bekatu guztietatik garbi geldituko zarete Jaunaren aurrean.

31. Betiko legea da: egun hori atseden-egun berezia izango duzue, barauari emana.

32. «Gerora, bere aitaren ordez apaizgoa hartzeko gantzutuko duten apaizak egingo du barkamen-ohikunea; lihozko jantzi sakratuak jantziko ditu,

33. toki santu santuaren, elkarketa-etxolaren eta aldarearen garbikuntza-ohikunea eta apaizen eta elkarte osoaren aldeko barkamen-ohikunea egiteko.

34. «Betiko lege izango duzue hau: urtean behin, israeldarren bekatu guztiengatik barkamen-ohikunea egingo da».Dena Jaunak Moisesi agindu bezala egin zuten.

Lebitarrena 16