21. Haren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.
22. Hark erabilitako eserlekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.
23. Hura etzanda edo eserita egondako lekuan dagoen edozer gauza kutsaturik geldituko da arratsa arte.
24. Aldi horretan emakumearekin etzaten den gizonezkoa haren lohidura beraz kutsatzen da, eta zazpi egunez geldituko da kutsaturik; erabiliko duen etzalekua ere kutsatua geldituko da.
25. «Hilerokoaz kanpo edo hilerokoan ohi den baino luzaroago odoljarioa duen emakumea, kutsaturik geldituko da odoljarioak dirauen bitartean, hilerokoan bezala.