Lebitarrena 14:25-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

25. Ordain-oparirako bildotsa hilko du eta, haren odol pixka bat harturik, garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu.

26. Gero, ezkerreko eskuan isuriko du olioa

27. eta, eskuineko behatzez ezkerrean duen oliotik pixka bat harturik, zazpi bider zirtatuko du Jaunaren aurrean.

28. Garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu eskuan duen olioaz, ordain-opariko bildotsaren odola ezarri duen toki berean.

29. Eskuan gelditzen zaion olioa buru gainera isuriko dio, garbitu behar duenaren garbikuntza-ohikunea Jaunaren aurrean egiteko.

30. Gero, usakume edo usapaletarik bat —eraman ahal izan duena— eskainiko du apaizak; bata barkamen-oparitzat eskainiko du eta bestea erre-oparitzat, labore-opariarekin batera.

Lebitarrena 14