Lebitarrena 11:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea.

8. «Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere: animalia kutsatutzat edukiko dituzue.

9. «Uretako piztietatik, itsaso eta ibaietan hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;

10. baina itsas eta ibai-uretako bizidunen artean, hegal eta ezkata gabeak debekatuak dituzue:

11. ez duzue horien haragirik jango eta horien sarraskiak higuingarritzat edukiko dituzue.

12. Hegalik eta ezkatarik ez duten uretako piztiak debekatuak dituzue.

Lebitarrena 11