Lebitarrena 11:13-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. «Hegaztien artean hauek dituzue debekatuak eta ezin izango dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa,

14. mirua eta mota guztietako saiak,

15. mota guztietako beleak,

16. ostruka, hontz zuria, kaioa, mota guztietako belatzak,

17. hontza, itsas belea, ibisa,

18. zisnea, belabeltza, uroiloa,

19. zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra.

20. «Lauoinka dabiltzan intsektu hegaldunak debekatuak dituzue.

21. Lau zangoko intsektu hegaldun guztietatik, salto egiteko atzeko zangoak aurrekoak baino luzeagoak dituztenak jan ditzakezue.

Lebitarrena 11