Lebitarrena 11:10-25-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. baina itsas eta ibai-uretako bizidunen artean, hegal eta ezkata gabeak debekatuak dituzue:

11. ez duzue horien haragirik jango eta horien sarraskiak higuingarritzat edukiko dituzue.

12. Hegalik eta ezkatarik ez duten uretako piztiak debekatuak dituzue.

13. «Hegaztien artean hauek dituzue debekatuak eta ezin izango dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa,

14. mirua eta mota guztietako saiak,

15. mota guztietako beleak,

16. ostruka, hontz zuria, kaioa, mota guztietako belatzak,

17. hontza, itsas belea, ibisa,

18. zisnea, belabeltza, uroiloa,

19. zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra.

20. «Lauoinka dabiltzan intsektu hegaldunak debekatuak dituzue.

21. Lau zangoko intsektu hegaldun guztietatik, salto egiteko atzeko zangoak aurrekoak baino luzeagoak dituztenak jan ditzakezue.

22. Beraz, mota guztietako larrapoteak, kilkerrak eta matxinsaltoak jan ditzakezue.

23. Lau zangoko beste intsektu hegaldun guztiak debekatuak dituzue.

24. «Zenbait piztia ukitzeak kutsatu egiten du pertsona.

25-28. Hauek dira kutsatutzat edukiko dituzuen animaliak:—bitan banaturiko apatxik ez dutenak eta hausnarrean egiten ez dutenak; horiek ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte;—oin-zolen gainean dabiltzan lau zangodun piztia guztiak.«Animalia horien sarraskiak ukitzen dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte, eta horien sarraskiak jaso edo garraiatzen dituenak arropak garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.

Lebitarrena 11