1. Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:
2. «Esan israeldarrei: Lurrean bizi diren animalia guztietatik, jan ditzakezue
3. bitan banaturiko apatxak dituztenak eta hausnartzaileak.
7. ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea.
8. «Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere: animalia kutsatutzat edukiko dituzue.
9. «Uretako piztietatik, itsaso eta ibaietan hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;
10. baina itsas eta ibai-uretako bizidunen artean, hegal eta ezkata gabeak debekatuak dituzue:
11. ez duzue horien haragirik jango eta horien sarraskiak higuingarritzat edukiko dituzue.