Kolosarrei 4:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Goraintziak ene kartzela-lagun Aristarko eta Bernaberen lehengusu Markosen izenean (hau zuek ikustera joango balitz, har ezazue ongi, agindua dizuedanez).

11. Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit.

12. Herritar duzuen Epafrasek ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.

13. Neu nauzue testigu zenbat neke hartzen duen zuengatik, baita Laodizea eta Hierapoliskoengatik ere.

Kolosarrei 4