5. Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.
6. Honelako gauzek pizten dute Jainkoaren haserrea errebeldeen gain.
7. Zuek ere, garai batean, ibiliak zarete horrela, halakoetan bizi zinetenean.
8. Orain, ordea, bazter itzazue horiek guztiak, hau da, haserrea, gorrotoa, gaiztakeria, irainak eta hizkera gordina.
9. Ez jarraitu elkarri gezurrak esaten, izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi