Kohelet 7:6-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Izan ere, eltzepeko zotzarentxinparta-hotsa bezalakoaergelaren irria, huskeria hutsa.

7. Bortxakeriak zuhurra ereergel du bihurtzen,eta eskupekoak bihotza usteltzen.

8. Hobe arazoa bukatu, hasi baino;hobe eroapena, harrokeria baino.

9. Ez zaitez bizkorregi haserretu,ergelena baita haserretzea.

10. Ez galdegin zergatikote ziren hobeakaldi joanak oraingoak baino.Zuhurrak ez lukehorrelako galderarik egingo.

11. Hoberena, zuhurtasunaondasunekin batera izatea;hori da onurakorrenalur honetan bizi direnentzat.

12. Zuhurtziaren itzalaaberastasunaren itzala adinakoa da;baina zuhurtzia hobea,biziarazi egiten baitu bere jabea.

13. Begira Jainkoak eginari:nork zuzen ote dezakehark okertua?

14. Aldi onean goza ezazu,eta txarrean pentsa;bata zein bestea Jainkoak egin ditu,gizonak bere etorkizunariigarri ez diezaion.

Kohelet 7