Kohelet 7:5-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Hobe zuhur baten zentzarazpena,tentel baten goraipamena baino.

6. Izan ere, eltzepeko zotzarentxinparta-hotsa bezalakoaergelaren irria, huskeria hutsa.

7. Bortxakeriak zuhurra ereergel du bihurtzen,eta eskupekoak bihotza usteltzen.

8. Hobe arazoa bukatu, hasi baino;hobe eroapena, harrokeria baino.

9. Ez zaitez bizkorregi haserretu,ergelena baita haserretzea.

10. Ez galdegin zergatikote ziren hobeakaldi joanak oraingoak baino.Zuhurrak ez lukehorrelako galderarik egingo.

Kohelet 7