Kohelet 3:16-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Ikusi dut mundu honetanbidegabekeria dagoelazuzenbidearen ordez,eta gaiztakeriazuzentasunaren ordez.

17. Eta honela nioen neure baitan:«Jainkoak epaituko dituzuzena eta gaiztoa,gauza eta egintza guztieibaitatorkie beren ordua».

18. Beste hau ere bururatu zitzaidan:«Jainkoak probatu egin nahi ditugizon-emakumeak,abereak bezalakoak direlaikusarazteko».

19. Etorkizun bera dutegizon-emakumeek zein abereek:abereak hiltzen diren bezaladira hiltzen gizon-emakumeak ere.Arnasa bera dute denek hartzen.Gizon-emakumeek ez dute deus ereabereek baino gehiago,eta dena huskeria da.

20. Toki berera doaz denak:hautsetik datozeta hautsera itzuliko dira.

21. Ba al daki inorkgizon-emakumeen arnasagorantz igotzen den,eta abereen arnasa, aldiz,lur azpira jaisten den?

22. Ikusi dudanez,ez du gizonak deus hoberikbere egintzez gozatzea baino;horixe du bere zoria.Izan ere, nork ikusaraziko dioondoren zer gertatuko den?

Kohelet 3