Kohelet 10:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Hor dabil ergela bidez bide;bera izan zentzugabea,eta besteak jotzen dituzentzugabetzat.

4. Nagusia haserretzen bazaizu ere,ez utzi horregatik zeure tokia,otzan izateakoker handiak eragozten baititu.

5. Ikusia dut eguzkipean,agintariengandik datorrenbeste oker handi bat:

6. ergela toki gorenean jarriaeta aberatsa behean eseria.

7. Ikusi izan ditutmorroiak zaldi gaineaneta nagusiak oinez, morroi bailiran.

8. Zuloa dagiena bertan da eroriko,horma botatzen duenarisugeak zizta egingo.

9. Harriak ateratzen dituenakberaiekin min hartuko;egurra ebakitzen ari denazauritzeko arriskuan dago.

Kohelet 10