Kantarik Ederrena 4:9-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Maitemindua nauzu,ene arreba, ene emaztegaia!Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez,bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.

10. Zein ederrak zure maite-laztanak,ene arreba, ene emaztegaia!Ardoa baino gozoago dira!Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!

11. Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia;zure mihipean, eztia eta esnea.Zure jantzien lurrinaLibanoko basoen lurrina da,

12. Baratze itxia zara,ene arreba, ene emaztegaia!Baratze itxia eta iturri zigilatua!

13. Paradisu jori zara zu,granadondoak dituzu ematen,emaitzarik zoragarrienak sortzen:

14. nardoa, ipurua eta azafraia,kanela eta ereinotza;intsentsu, mirra, aloe,mota guztietako lurrin bereziak.

15. Zu nire baratzeko iturri,ur bizien iturri,Libano menditik datorren ur-jario!

16. Iratzar, ipar-haize! Hator, hego-haize!Zabaldu airean nire baratzeko lurrinak.Eta zu, ene maitea, sar zeure baratzean,jan bertako fruitu zoragarriak.

Kantarik Ederrena 4