Josue 9:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. amarrukeriaz jokatu zuten: biderakoak hartu eta zaku zaharrak eta ardo-zahagi zahar urratu eta adabakiz josiak bota zizkieten astoei bizkarrera;

5. oinetako zahar eta birjosiak jantzi zituzten oinetan eta zarpa zaharrak soinean; zeramaten ogia gogorra eta apur egina zegoen.

6. Gisa horretan, Josuerengana Gilgaleko kanpalekura joan eta berari eta gainerako israeldarrei esan zieten:—Urrutitik gatoz, gurekin bake-hitzarmena egin dezazuen eskatzera.

7. Israeldarrek ihardetsi zieten hibiarrei:—Nork daki inguru hauetakoak ez ote zareten? Nola egin hitzarmena zuekin?

8. Haiek, ordea, esan zioten Josueri:—Zeure zerbitzari gaituzu.Josuek galdegin zien:—Zein zarete eta nondik zatozte?

Josue 9