Josue 5:2-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Aldi hartan, Jaunak esan zion Josueri: «Egin suharrizko aiztoak, israeldarrak bigarren aldiz erdaintzeko».

3. Egin zituen, bada, Josuek suharrizko aiztoak eta Aralot izeneko mendixkan erdaindu zituen israeldar gizasemeak.

4. Hona zergatik eragin zien Josuek erdainkuntza: Egiptotik irtendako gizasemeak, gerra-gizon guztiak, bidean, basamortuan, hilak zirelako eta,

5. Egiptotik irtendako herri osoa erdaindua zegoen arren, bidean, basamortuan, jaioak erdaindu gabe zeudelako.

Josue 5