Josue 20:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jauna honela mintzatu zitzaion Josueri:

2. «Esan israeldarrei: Izenda itzazue Moisesen bidez aipatu nizkizuen babes-hiriak.

3. Norbait nahi gabe hiltzen duenak hiri horietan aurkituko du iheslekua. Hiri horiek izango dituzue babesleku, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenarengandik ihes egin ahal izateko.

4. Hiltzaileak hiri horietako batera ihes egingo du eta, sarreran gelditurik, hiriko arduradunei bere arazoa azalduko die. Arduradunek hirian hartuko dute eta txokoren bat emango, beraien artean bizi dadin.

Josue 20