34. gero, mendebaldera itzultzen zen, Aznot-Taborrera, eta handik Hukokeraino heltzen. Mugak Zabulonen leinuaren lurraldea ukitzen zuen hegoaldetik, Axerrena mendebaldetik eta Jordan ibaia ekialdetik.
35. Lurraldeak honako hiri gotor hauek zituen: Tzidim, Tzer, Hamat, Rakat, Genesaret,
36. Adama, Rama, Hatzor,
37. Kedex, Edrei, En-Hatzor,
38. Iron, Migdal-El, Horem, Bet-Anat, Bet-Xemex; guztira hemeretzi hiri ziren, beren herrixkekin.
39. Hori izan zen neftalitarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.
40. Zazpigarrenez zotz egin eta Danen leinuko senitarteei egokitu zitzaien.
41. Haien lurraldeak honako hiri hauek hartzen zituen: Tzora, Extaol, Ir-Xemex,
42. Xaalabin, Aialon, Itla,
43. Elon, Timnata, Ekron,
44. Elteke, Gibeton, Baalat,
45. Jehud, Bene-Berak, Gat-Rimon;
46. baita Jarkon erreka, Rakon eta Jafa aldera dagoen lurraldea ere.
47. Lurraldeak, ordea, ez zuen Danen leinukoen menpe iraun. Horregatik, Lexem hiriari erasotzera joan eta hartu egin zuten. Bertako bizilagunak ezpataz hil ondoren, hiriaz jabetu eta bertan jarri ziren bizitzen. Lexem zenari Dan izena ezarri zioten, beren arbasoaren izena.
48. Hori izan zen dandarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.