1. Judaren leinuko senitarteei egokitu zitzaien lurralde-zatia, Edomgo muga aldera, Tzin basamortuaren hego-ertzeraino hedatzen zen hegoaldetik.
2. Muga Itsaso Hilaren hego-ertzean hasten zen,
3. eta, Akrabim maldaren hegoaldetik jarraituz eta Tzin basamortua igaroz, Kadex-Barnearen hegoaldetik igotzen zen. Gero, Hetzrondik igaroz, Adar aldera igo eta Karkaa inguratzen zuen.
4. Handik, Atzmondik igaroz, Egiptoko errekara heltzen zen eta Mediterraneo itsasoan amaitzen. Hau zen Judaren leinuaren hegoaldeko muga.
5. Ekialdeko muga Itsaso Hila zen, Jordan ibaia itsasoratzen den tokiraino. Hango itsas adarrean hasten zen iparraldeko muga;
6. Bet-Hogla aldetik igotzen zen eta, Bet-Arabaren iparraldetik igaroz, Rubenen seme Bohan-en Harkaitzeraino zihoan.