Josue 10:34-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Lakixetik Eglonera jo zuen Josuek israeldar guztiekin; hiria inguratu eta

35. egun berean hartu zuen. Bizilagun guztiak ezpataz hil zituzten, Lakixen bezala.

36. Eglondik Hebronera jo zuen Josuek israeldar guztiekin, eta eraso egin zion.

37. Hiria hartu eta erabat suntsitu zuten, eta erregea eta bizilagun guztiak ezpataz hil; inguruetako herrixkak ere hartu zituzten eta bizilagunak hil; ez zuten bat ere bizirik utzi, Eglonen bezala.

38. Gero, Debir hirira jo zuen Josuek israeldar guztiekin, eta eraso egin zion.

Josue 10