14. Ez zen aurretik izan, ezta geroztik ere izango, egun hura bezalakorik: egun hartan Jaunak gizon baten esana egin zuen, Israelen alde borrokan ari baitzen Jauna.
15. Ondoren, Josue israeldar guztiekin Gilgaleko kanpalekura itzuli zen.
16. Bost errege amortarrak, ihes egin eta Makedan, leize-zulo batean, gorde ziren.
17. Josueri jakinarazi zioten:—Makedan aurkitu ditugu bost erregeak, leize-zulo batean gordeta.
18. Josuek agindu zuen: «Eraman biraka harri handi batzuk leize-ahoraino eta ezarri bertan zaintzaileak.
19. Eta zuek ez egon hor geldirik. Zoazte etsaien ondoren eta moztu ihesbideak; ez utzi beren hirietan sartzen, Jaunak, zeuen Jainkoak, eskura eman dizkizue eta».