Joel 4:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. «Eta zuek, Tiro eta Sidon hiriok eta Filisteako eskualde guztiok, zer nahi duzue niregandik? Nik ordaina ematea nahi al duzue? Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera.

5. Nire urrea eta zilarra ostu zenituzten eta nire bitxien altxorra zeuen tenpluetara eraman.

6. Judako eta Jerusalemgo seme-alabak greziarrei saldu zenizkieten, beren lurraldetik urruti botatzearren.

7. Baina aterarazi egingo ditut saldu zenituzten tokitik, eta zuen eginak zeuen bizkarrera jausaraziko ditut:

8. zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei , urrutiko nazio horri, salduko dizkiete».Jaunak esan du.

9. Iragar ezazue hau nazioetan:dei egizue gerra santurako!Prestatu gudariak!Betoz gerlari guztiak!

10. Bihur itzazue goldeak ezpataeta igitaiak lantza.Makalak ere esan beza:«Gudari ausarta naiz!»

Joel 4