Joel 4:12-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Erne! Betoz nazioakJosafateko zelaira,han eseriko baita Jauna,inguruko herri guztiak epaitzeko.

13. Heldu igitaiari, uzta heldu da;etorri eta zapaldu,dolarea beterik dago,upelak gainezka.Gainez egin baituhaien gaiztakeriak.

14. Jendetzak eta jendetzakEpai-zelaian,gainean baita Jaunaren eguna,Epai-zelaian.

15. Eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,izarrek beren distira galtzen dute.

16. Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik,eta ikara dira zeru-lurrak.Baina Jauna babes dabere herriarentzat,gordeleku Israelgo seme-alabentzat.

Joel 4