Joel 1:7-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Nire mahastiahondamendi bihurtzen dute,nire pikondoa ezpal;dena karraskatzen eta zuritzen,abarrak larrutuz.

8. Egizu negar, neskatxa batekhil zaion senar berriazdoluz jantzitanegar dagien bezala.

9. Amaitu dira labore-opariaketa isur-opariak Jaunaren etxean.Dolu dagite apaizek,Jaunaren zerbitzariek.

10. Gorri daude landak,dolu dagi lurrak;galdu da laborea, agortu ardoa,ahitu olioa.

11. Bihotz-erorita daude nekazariak,garrasika mahastizainak;galduak baitira garia eta garagarra,hondatua soroetako uzta.

12. Iharturik dago mahastia,zimel pikondoa,baita granadondoa, palmondoaeta sagarrondoa ere;halaber ihartu dirabasazuhaitz guztiak.Eta ihartu da gizakien poza ere!

13. Egizue erosta, apaizok,doluz jantzita;egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.Zatozte, emazue gauadolu-jantziz estalita,Jainkoaren zerbitzariok.Labore-opari eta isur-oparirik gabegelditu baita Jainkoaren etxea.

14. Antola ezazue baraualdia,egizue batzarrerako deia.Bildu buruzagiaketa herritar guztiakJaunaren, zeuen Jainkoaren,etxean,eta egin oihu Jaunari.

15. Ai! Hau eguna, hau!Gainean baita Jaunaren eguna.Ahalguztidunarenhondamen-indarrez dator.

16. Ez al duzue ikustenkendu digutela janaria,falta direla poz-alaitasunakgure Jainkoaren etxean?

Joel 1