Joel 1:10-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Gorri daude landak,dolu dagi lurrak;galdu da laborea, agortu ardoa,ahitu olioa.

11. Bihotz-erorita daude nekazariak,garrasika mahastizainak;galduak baitira garia eta garagarra,hondatua soroetako uzta.

12. Iharturik dago mahastia,zimel pikondoa,baita granadondoa, palmondoaeta sagarrondoa ere;halaber ihartu dirabasazuhaitz guztiak.Eta ihartu da gizakien poza ere!

13. Egizue erosta, apaizok,doluz jantzita;egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.Zatozte, emazue gauadolu-jantziz estalita,Jainkoaren zerbitzariok.Labore-opari eta isur-oparirik gabegelditu baita Jainkoaren etxea.

14. Antola ezazue baraualdia,egizue batzarrerako deia.Bildu buruzagiaketa herritar guztiakJaunaren, zeuen Jainkoaren,etxean,eta egin oihu Jaunari.

Joel 1