19. Indarrera jo? Bera da indartsuena.Zuzenbidera? Nork egin nire alde testigantza?
20. Zuzena banintz ere,haren ahoak kondenatu egingo ninduke;errugabea izanik ere, maltzur agerraraziko.
21. Errugabea al naiz? Neuk ere ez dakit.Nazkatua nago bizitzaz!
22. Dena berdin da! Sarritan esan izan dut:Errugabea nahiz erruduna suntsitzen ditu Jainkoak.
23. Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada,barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz.
24. Herrialde bat gobernari gaiztoen esku dagoenean,nork estaltzen ditu hango epaileen begiak,berak izan ezik?
25. «Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak:zoriona ikusi gabe doaz ihesi,
26. ihizko ontziak bezain arin,arranoa harrapakinaren gainera bezala.