Job 8:2-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Noiz arte hitz egingo duzu horrela,haize-erauntsia bezalako hitzak esanez?

3. Okertu egiten al du Jainkoak zuzenbidea,okertu egiten Ahaltsuak justizia?

4. Zure seme-alabek haren kontra bekatu egingo zuten,eta beren gaiztakeriaren menpe utzi ditu hark.

5. Baina zu Jainkoa bilatzen saiatzen bazaraeta Ahaltsuari erregutzen badiozu,

6. garbi eta zuzen irauten baduzu,orduan zure alde ekingo dio harketa zure zuzentasunari dagokion egoeran jarriko zaitu.

Job 8