Job 5:2-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea,inbidiak hilarazten heldugabea.

3. Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea,baina berehala hondatu zen haren egoitza;

4. haren seme-alabek ez dute salbabiderik izango,epaitegian zanpatuko dituzte inoren babesik gabe;

5. gosetuek jango dute hark bildutako uzta,kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren;egarrituek zurrupatuko diote ondarea.

6. Jakina da gaiztakeria eta miseriaez direla berez sortzen lurrean:

7. gizakiak sortzen du miseria,suak txinparta bezala.

8. «Nik neuk Jainkoarengana joko nuke,berari agertuko nioke ene auzia.

9. Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu hark,gauza harrigarriak, ezin konta ahala;

10. euria bidaltzen du lurraren gainera,soroak ureztatzen;

11. apalduak goratu egiten ditu,bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;

12. maltzurraren egitasmoak desegiten ditu,ez die uzten arrakastarik izaten;

Job 5