Job 5:11-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. apalduak goratu egiten ditu,bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;

12. maltzurraren egitasmoak desegiten ditu,ez die uzten arrakastarik izaten;

13. buruargia bere maltzurkerian harrapatzen du,porrot eragiten bihurrien asmoei;

14. horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira,eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala.

15. Behartsua, ordea, salbatu egiten du Jainkoakhaien mihiaren eztenetik eta indarkeriatik;

16. itxaropena ematen dio ahularieta ahoa ixten zuzengabeari.

17. «Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia!Ez mespretxatu Ahaltsuaren heziketa.

18. Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du;berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen.

19. Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik,inoiz ez duzu kalterik jasango.

20. Gosetean heriotzatik gordeko zaitu,gerratean ezpatatik.

Job 5