Job 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Dei egin, Job, ea inork erantzuten dizun!Zein aingerurengana joko duzu?

2. Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea,inbidiak hilarazten heldugabea.

3. Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea,baina berehala hondatu zen haren egoitza;

4. haren seme-alabek ez dute salbabiderik izango,epaitegian zanpatuko dituzte inoren babesik gabe;

5. gosetuek jango dute hark bildutako uzta,kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren;egarrituek zurrupatuko diote ondarea.

Job 5