Job 41:6-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Nork zabalduko dizkio muturreko bi ateak,hagin beldurgarriz inguraturik dituenak?

7. Babeskiak lerrokatuta dituela ematen du bizkarrak,zirrikiturik gabe, zigiluz itxita bezala.

8. Hain estu dituenez batzuk besteen kontra,ez zaio haizerik ere sartzen:

9. bakoitza ondokoari itsatsia du,elkarri atxikiak, ezin bereiziak.

10. Haren doministikuek su-argia botatzen dute,begiek egunsentiak bezala dir-dir egiten.

11. Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio,su-txinpartek ihes egiten.

12. Kea irteten zaio sudurretik,bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.

13. Haren arnasak ikatzak goritzen ditueta eztarri-zulotik sugarrak irteten.

14. Hain indartsua duenez sama,izu-ikaratu egiten du aurrean duen guztia.

15. Trinkoa du haragia,estu-estua eta mugigaitza.

16. Harria bezain gogorra du bihotza,errotarria bezain gogorra.

17. Jaikitzen denean,beldurrak hartzen ditu adoretsuenak,izuak jota uzten.

Job 41