Job 41:21-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Mazoa lasto iruditzen zaio,gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.

22. Azpialdea teila zorrotzez estalia du,area bailitzan ibiltzen da buztinetan.

23. Pertza bezala jartzen du irakiten ur azpia,lurrinontzian bezala lurrinarazten gaineko ura.

24. Bere atzetik argi-uhara uzten du ur gainean,urak artile zuriz bezala estaliz.

25. Lehorrean ere ez du parekorikzeharo izukaitz baita sortzez.

26. Aurre egiten die ausartenei,bera da basapiztia guztien erregeĀ».

Job 41