Job 39:22-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Barre egiten dio beldurrari, ez da ikaratzen,ezpataren aurrean ez du atzera egiten.

23. Geziontziak durundi egiten du beraren gainean,lantzak eta azkonak distira;

24. aurrera oldartu nahianezin zaio eutsi turuta jotzean.

25. Turutaren hotsera, irrintzi egiten du;urrutitik sumatzen ditu guda,buruzagien aginte-hotsak eta guda-irrintziak.

26. «Zure jakinduriak irakasten al dio belatzari heganeta bere hegoak hegoaldera zabaltzen?

27. Zure aginduz igotzen al da arranoa goraeta bere habia gailurretan egiten?

28. Harkaitzetan bizi da eta babesten,haitz-tontorrean du bere gotorlekua.

29. Handik zelatatzen du harrapakinaeta urrutira begiztatzen.

30. Beraren kumeak odolez elikatzen dira;haragi-ustela non, bera han».

Job 39