Job 39:12-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Uste al duzu balio izango dizula uzta biltzekoeta alea ekarri eta larrainean pilatzeko?

13. «Ostrukak harro eragiten die hegoei,zikoinaren hegoak balitu bezala.

14. Arrautzak lurrean uzten ditueneanhareatan bero daitezen,

15. ez du gogoan hartzen oinen batek azpian haredo piztiaren batek zanpa ditzakeela.

16. Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala;ez zaio axola bere nekeak alferrikako gertatzea.

17. Izan ere, Jainkoak ukatu egin dio senaeta ez dio buruargitasunik eman.

18. Baina jaiki eta lasterka oldartzen denean,barre egiten die zaldiari eta zaldunari.

19. «Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna,zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz?

20. Zuk eragiten al diozu salto matxinsaltoari bezala,irrintzi arrandiatsuaz izua sartzen duelarik?

21. Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez,armen aurrera oldartzen da.

22. Barre egiten dio beldurrari, ez da ikaratzen,ezpataren aurrean ez du atzera egiten.

23. Geziontziak durundi egiten du beraren gainean,lantzak eta azkonak distira;

24. aurrera oldartu nahianezin zaio eutsi turuta jotzean.

Job 39