Job 39:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Ba al dakizu noiz erditzen diren basahuntzak?Ikusi al dituzu oreinak umea egiten?

2. Ba al dakizu zenbat hiletakoa den haien umealdia?Ba al dakizu noiz erditzen diren,

3. noiz, kuzkurturik, bultza egineta kanpora botatzen dituzten kumeak?

4. Gero, hauek hazi eta indartzean,landara alde egin eta ez dira berriro itzultzen.

5. «Nork eman zion basastoari askatasuna,nork zizkion lokarriak apurtu?

6. Nik eman diot landa zabala bizitoki,lurralde gazia, egoitza izan dezan.

7. Barre egiten du hirietako zarata-hotsaz,ez du mandazainaren oihurik entzuten.

8. Larre-toki dituen mendiak arakatzen dituedozein belar-izpiren bila.

9. «Onartuko ote du bisonteak zure zerbitzura egotea,gauak zure ukuiluan ematea?

10. Lotuko ote duzu uztarrian,zure atzetik ibarreko lurrak golda ditzan?

Job 39