Job 35:5-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. «Begira arretaz ortziari,so egin zeu baino askoz gorago dauden hodeiei.

6. Bekatu egiten baduzu, Jainkoari zer?Hobenak ugaritu arren, zer kalte hark?

7. Zuzena baldin bazara, zer ematen diozu?Edo ezer hartzen al du hark zuregandik?

8. Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.

9. «Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi,ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu;

10. baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,bera izan arren unerik beltzenetangaraipen-kantak sorrarazten dizkiguna,

Job 35